ZIRTAKA ANTZERKI TALDEA “Zu eta ni sudur luze bi”
Urtarrilaren 20an, larunbata, 11:00etan
Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)

IKUSI ETA IKASI 2018 ZirtakaRobustiana eta Zeledonio suntsitutako etxe batean bizi dira, dirurik gabe… eta gainera haien amama gaixorik dagoenez botikak behar ditu. Egoera honi buelta emateko, dirua lortzeko, zenbait burutazio praktikan jarriko dituzte hainbat egoera barregarri sortuz; baina denak alferrik izango dira. Baina zer egingo dute dirua lortzeko? Etorri gurekin haien abenturez gozatzera!

Robustiana y Zeledonio viven en una casa austera, sin dinero y tendrán que ingeniárselas para pagar las medicinas que su abuela necesita. ¿Qué se les ocurrirá?

 

SUDURKERIAK “Mugi mugi”
Urtarrilaren 30ean, asteartea, 18:00etan
Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

Ongi etorriak mugi mugi diskofestara!

Salto, mugi, dantza, buelta… gaurko, atzoko eta biharko kantuekin eragin gogoz gorputzari!

Txikientzako eta familientzako disko-festa ikusgarri honetan parte hartzeko prest? Familientzako elkargune dibertigarri honetan aspertzeko aukerarik ez!

Disco-fiesta infantil amenizada con canciones de todas las épocas para saltar, bailar y mover el esqueleto.

 

ZIRIKA ZIRKUS “Lara larika”
Urtarrilaren 31n asteazkena 18:00etan
Errekaldeko udaltegian (Altube zeharkalea, 6)

Lara ta Larika, haur eskolan geratu dira beraien lagunei ipuinak kontatzeko. Larika ez da oraindik iritsi eta bitartean Lara izebak txokolatea prestatuko du. Izeba iloba hauei txokolatea hartzea, irakurtzea, abestea dantzatzea, ipuinak kontatzea… asko gustatzen zaizkie. Laburbilduz, haiei gehien gustatzen zaiena ongi pasatzea da! Zirkoaren kanta, zorionak zuri eta haurrek ongi ezagutzen dituzten kantak abestuko dituzte, malabareak, dantzak, akrobaziak eta umorea!

Canciones infantiles, malabares, bailes y una buena dosis de humor componen este show circense. Al finalizar los niños realizarán un pequeño taller junto a Lara y Larika.

 

URTARRILEKO AGENDA OSOA

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude