IKUSKIZUNAK

  • Parte hartzaileak: 2015 eta 2019 urte bitarten jaiotakoak familiako kide batekin. 
  • Izena emateko epea: Urtarrilaren 15etik 28ra.

Eneko eta Ixabel

OTSAILAK 8 osteguna, 18:00etan

Errekaldeko Udaltegia (Altube zeharkalea 6)

Eidabe

Eneko eta Ixabel kezkatuta daude: eskolan elikadura eta osasunaren arteko loturari buruzko lan bat egiteko eskatu diete. Laguntza bila hasi eta Kapirekin egiten dute topo. Gai izango ote dira Eneko eta Ixabel Kapiren erronkak gainditu eta eskolako lana garaiz amaitzeko? Antzezlan honekin gure elikagaiak eta haien jatorria ezagutu eta sasoian sasoikoa eta bertakoa jatearen garrantzia ikasiko dugu.

Margarita Rita Rita

APIRILAK 13 larunbata, 17:30ean 

Otxarkoagako Udaltegia (Pau Casals hiribidea 19)

Zirtaka antzerki taldea

Margarita zapuztuta dago eta inork ez duela maite sentitzen duenez, oso erabaki inportantea hartuko du… Zer gertatuko da Eguzki-loreak Margaritari hitz egiten dionean? Murgil zaitez abestiz hornituriko haurren jazarpenari buruzko antzezlan dibertigarri eta koloretsu honetan.

Gora Bihotzak

MAIATZAK 31 ostirala, 18:00etan 

Campos Eliseos Antzokia (Bertendona kalea 3 bis)

Eidabe

Dantzatzea aldarrikatzen dugu, besarkatzea, musukatzea, kantatzea, nahi dugunean nahi dugunarekin eta nahi dugun moduan. Ezin bada dantzatu, ez da gure iraultza.