Hemen da IKUSI ETA IKASI!

Neguko hilabete hotzetan ume eta gurasoei izpi beroak eskaintzera gatoz aurtengo ikuskizun eta tailer epel goxoekin.

Hamalaugarren edizio honetan ere aldaketa batzuk iragarri behar dizkizuegu. Urtarriletik apirilera ipuin kontalariak, magia, antzerkia, zirkua, bai eta ikuskizun interaktiboak eta kontzertu didaktikoak izango dituzue, bai eta tailer interesgarriak ere. Tailerrei dagokienez, barreterapia eta musikoterapia tailerrei beste hauek gehitu zaizkie: gozoki naturalen tailerra, modelatze tailerra eta txiki erritmo tailerra. Ziur asko ikasiko dugula tailerrokin!

Familiei laguntzeko asmoz, aurten ere hitzaldi-tailerra antolatu dugu euskaraz ez dakitenentzat euren txikiei laguntzeko irizpide batzuk emateko.

Horrez gain, aurten Olabeagaraino helduko gara bertako udaltegian zenbait ikuskizun antolatuko ditugu eta. Aldiz, Abandoko Udaltegiaren ordez Azkuna Zentrora mugituko gara.

Eta amaitzeko, parte hartzaile guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu Bilbon euskara normalizatzeko lan honetan laguntzen diguzuelako. Eskerrik asko.

¡Ya llega IKUSI ETA IKASI!

Durante estos meses de invierno os queremos ofrecer, a los txikis y a sus familiares, unos rayitos de sol con las actuaciones y talleres que hemos organizado.

Cumplimos 14 años de programa y venimos con unos pequeños cambios. De enero a abril tendremos cuentacuentos, magia, teatro, circo y también espectáculos interactivos y conciertos didácticos, además de unos interesantes talleres. Junto con los talleres de risoterapia y musicoterapia, hemos organizado el taller de dulces naturales, el taller de modelaje y el de txiki ritmo. Seguro que lo pasaremos bien en los talleres!

Para ayudar a los familiares que no saben euskera y quieren ayudar a los pequeños de la casa hemos organizado unas charlas-talleres.

Además de todo eso, este año hemos organizado unas actividades en el Centro Municipal de Olabeaga, y hemos trasladado a Azkuna Zentroa los que se realizaban en el Centro Municipal de Abando.

Y para finalizar, os queremos agradecer vuestra participación en esta labor de normalizar el uso del euskera en Bilbao. Eskerrik asko.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude