ALTZOAN

  • Parte-hartzaileak: 2020 eta 2021 urteetan jaiotakoak eta familiako kide bat.
  • Izena emateko epea: Urtarrilaren 15etik 28ra.

2 eta 3 urte bitarteko haurrek eta haien gurasoek elkarrekin euskaraz eta euskararekin ondo pasatzeko saioak dira, dantzaren eta jolasaren bidez. Programazioa haurren adinaren ezaugarri eta gaitasunak kontuan hartuta diseinatu da. Helburuak euskararekiko harreman afektiboa lantzea eta euskara txikitatik esperientzia positiboekin lotzea dira.

Kantu, ipuin eta jolasak

Jolas, kantu, ipuin eta asmakizunekin primeran pasatuko dugu. 

Ordua: 17:30ean

  • Otsailak 12, astelehena, Abandoko Udaltegian (Barrainkua kalea 5).
  • Otsailak 19, astelehena,  Errekaldeko Udaltegian (Altube zeharkalea 6).
  • Martxoak 4, astelehena,  Basurtuko Udaltegian Zankoeta kalea 1).
  • Martxoak 13, asteazkena, Santutxuko Udaltegian (Remigo Gandasegi Monseñorea kalea 6).
  • Apirilak 9, asteartea,  Iralako Udaltegian (Bergara etorbidea 8).
  • Apirilak 29, astelehena, Ibarrekolandako Udaltegian (Errondoko kalea 2).
  • Maiatzak 8, asteazkena, Iruarteta Eskolan (Juan de Garay kalea 51 bis).

Esku jolasak

Euskal abestiekin esku jolasak eginez, familian gozatuko dugu. 

Ordua: 17:30ean

  • Otsailak 15, osteguna,  Castañoseko Udaltegian (Castaños kalea 11)
  • Otsailak 20, asteartea, San Frantziskoko Udaltegian (Mariaren Bihotza plaza z/g).
  • Martxoak 7, osteguna, Otxarkoagako Udaltegian ((Pau Casals hiribidea 19). 
  • Martxoak 14, osteguna, Deustuko Udaltegian (Agirre Lehendakariaren kalea 42).
  • Apirilak 15, astelehena, Begoñako Udaltegian (Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea 2). 
  • Apirilak 25, osteguna, Zorrotzako Udaltegian (Clara Campoamor kalea 1). 
  • Maiatzak 16, osteguna,  Uribarriko Udaltegian (Iturriondo plaza 4).