HALA DZIPO Maddi ta txalaparta
Martxoaren 12an, astelehena, 18:00etan
Euskararen Etxea (Agoitz plaza, 1)

Maddiren abentura honetan, aitona Jagobaren baserria ezagutuko dugu. Bertan gauza harrigarriak gertatuko zaizkigu… Izan ere, zu zeu izango baizara ipuin honetako protagonista! Txalapartaz girotutako istorio honek jolasak, abestiak eta dantzak barnebiltzen ditu. Ondo pasatu nahi al duzu? Zatoz Maddirekin baserrira!

Descubre el caserío del aitona Jagoba y adéntrate en una historia que permite jugar, cantar y bailar.

HALA DZIPO Maddi eta txistua
Martxoaren 13an, asteartea, 18:00etan
Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

Maddi ezagutu nahi? Ba, adi! Herriko jaiak dira eta Maddi bertan ibiliko da jai giroan murgildurik. Txistuaren musikaz lagundutako abentura honetan, Maddik herriko kultura eta ohiturak ezagutzeko aukera izango du. Jolasteko eta euskal musikan murgiltzeko aukera paregabea. Gainera, ipuin honen protagonista zu zeu izango zara Maddirekin batera!

Maddi conocerá la cultura y las tradiciones populares gracias a las fiestas del pueblo. Divertido cuento musicado amenizado con un chistu. ¡Adéntrate en la música vasca y a jugar!

FAMILIA GIROAN, EUSKARAZ KOLOREZTATU! Hitzaldia eta tailerra
Martxoaren 14an, asteazkena, 18:00etan
Errekaldeko udaltegian (Altube zeharkalea, 6)

Familiak euskaraz jakin ez arren, zer egin genezake euskararen erabilera gure egunerokotasunean sustatzeko? Hori izango da topaketa honen solasaldian landuko den gaia. ¿No sabes euskera y quieres mostrar tu interés por el idioma a los y las txikis de la familia? ¿Te gustaría motivar a tu txiki para que te enseñe euskera?

En la primera parte de este encuentro disfrutaremos de una charla compartida entre los mayores y pequeños: ¿Cómo
fomentar el uso del euskera en nuestro día a día? Después se llevará a cabo un taller donde cada familia realizará una manualidad. El objetivo es que el niño o la niña tome el rol de “profe” y sea el que ayude al adulto a entender las instrucciones de la manualidad en euskera.

MADIBER MAGOA Magia eta dibertsioa
Martxoaren 15ean, osteguna, 18:00etan
Zamakolan, Juan Delmas ikastetxean (Zamakola, 174)

Magiaz eta dibertsioz beteriko ikuskizun honetan, Magoak barre eta zirrara eragingo die umeei, magia, jokoak eta musika erabilita. Umeei izugarri gustatuko zaie, ikuskizun honetan parte hartu ahal izango dutelako.La risa y las emociones a flor de piel están garantizadas en este espectáculo participativo.

Espectaculares trucos de magia, acompañados de música, para amenizar la tarde.

POTXIN ETA PATXIN Hondartzan
Martxoaren 16an, ostirala, 18:00etan
Bilboko Karmen aretoan (Indautxu plaza, z.g)

Potxin Patxin artistak itsasertzeko usainak liluratuko ditu, kresala azalean sentituko dute eta bertako ohiturak ekarriko dizkigute gogora, gazteenen jolasak eta nagusienen lanbideak ezagutaraziko dizkigutelarik. Arrantzalerik aurkituko ote dute? Surflaririk? Arraunlaririk? Gurutze Gorrikoak ere beharrezkoak dira. Lanbide hauek jolas bihurtuko dituzte ikusleak parte hartzera bultzatuz.

Vive la sensación de oler el mar y de sentir la piel pegajosa de salitre. Descubre nuevas costumbres, deportes, juegos de la gente más joven y oficios de los mayores.

IMANOL ITUIÑO Magia parrastan
Martxoaren 17an, larunbata, 11:00etan
Zorrotzako udaltegian (Clara Campoamor, 1)

Zer da hori, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da! Baina… zer ote da magia parrastan? Erantzuna oso erraza da: ikuskizun honetan magia pila bat izango da ikusiko duzuena; horixe baita magia parrastan, magia etengabea! Emanaldi honetan kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek izango dute protagonismoa. Zatoz ikuskizun parte-hartzaile, dinamiko eta magiko honetara; familia osoak gozatuko du eta!

Cartas, bolas, cuerdas, desapariciones y apariciones son las protagonistas de este espectáculo participativo y familiar.

ABELTXURIAK Kontzertu didaktikoa
Martxoaren 23an, ostirala, 18:00etan
Bilboko Karmen aretoan (Indautxu plaza, z.g)

Euskal soinu tresnak ezagutzeko bidaia interaktiboa proposatzen dizuegu. Modu ludikoan eta zuzeneko musika erabiliz, haur, gazte eta helduek euskal musikaren munduan murgiltzeko aukera izango dute. Azalpen eta jolas ezberdinen bitartez, soinu tresnak ikusi, jo eta hauen oinarrizko ezaugarriak ikasiko dituzte, betiere modu jostagarri eta dibertigarrian.

Un viaje interactivo para conocer los instrumentos musicales vascos mediante música en directo, juegos participativos e interesantes explicaciones.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude