KIDAM MAGOA Aroa eta mirariak
Otsailaren 26an, astelehena, 18:00etan
Basurtuko udaltegian (Zankoeta, 1)

Espektakulu liluragarri honetan, magiaren joko klasiko erabat berrituak eta gaur arte sekula ikusi ez ditugunak gozatuko ditugu aldi berean. Parte-hartze aktiboa, harridura eta umore fina ziurtaturik daude “Aroa eta mirariak” ikuskizunean.Magiarekin ilusioa berpizteko prest? Gonbidatuta zaudete, zuen zain izango gara!

Juegos clásicos de magia se mezclan con trucos nunca antes vistos. El humor, el asombro y la participación son los ingredientes esenciales del mago Kidam.

ERIZ MAGOA Emozioen jaia
Otsailaren 27an, asteartea, 18:00etan
Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

Ongi etorri Eriz Magoaren mundu zoragarrira, non fantasia eta errealitatea elkartzen diren. Magiak eta umoreak bat egiten duten ikuskizun honetan, umeek fantasia eta errealitatearen arteko fusioak sortutako emozioekin gozatzeko aukera izango dute.

La ilusión, la magia y el humor se unen en el nuevo espectáculo infantil del Mago Eriz. Bienvenidos a un mundo mágico en el que todo es posible.
IMANOL ITUIÑO Magia parrastan
Otsailaren 28an, asteazkena, 18:00etan
Errekaldeko udaltegian (Altube zeharkalea, 6)

Zer da hori, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da! Baina… zer ote da magia parrastan? Erantzuna oso erraza da: ikuskizun honetan magia pila bat izango da ikusiko duzuena; horixe baita magia parrastan, magia etengabea! Emanaldi honetan kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek izango dute protagonismoa. Zatoz ikuskizun parte-hartzaile, dinamiko eta magiko honetara; familia osoak gozatuko du eta!

Cartas, bolas, cuerdas, desapariciones y apariciones son las protagonistas de este espectáculo participativo y familiar.

MAITE FRANKO Panpinak Aitorrentzat
Martxoaren 1ean, osteguna, 18:00etan
Viuda de Epalza ikastetxean (Tiboli, 5)

Panpinak Aitorrentzat ipuin-kontaketan umore asko, misterioa, parte hartzea eta baita ezusteko txikiak ere badaude. Berdintasunari begira prestatutako beste errepertorioetan dauden gai eta helburu berberak ditu: sexu-rolen banaketarekin bukatzea eta, aldi berean, emakume eta gizonen eskubide eta eginbeharren arteko berdintasuna bultzatzea. Jomuga zabal honen barruan “Panpinak Aitorrentzat” saioak mendeetan “emakumezkoen gauzatzat” eta honen ondorioz “bigarren mailakotzat” hartu izan diren rolak “gizonezkoenak” izan direnen maila berean jartzen ditu. Hala ere, ipuin-kontaketa saioa da, ez dezagun ahaztu!

Grandes dosis de humor, misterio y participación son los ingredientes de este cuento que trata la igualdad de género de una manera amena.

INES BENGOA Karabi karaba
Martxoaren 2an, ostirala, 18:00etan
Santutxuko udaltegian (Remigio Gandasegi Monseñorea, 6)

Ipuin dibertigarri eta barregarriak dira Karabi Karaba ipuin kontaketa saioa osatzen dutenak.Umeen parte hartzea oso inportantea da saio hauetan, ipuin kontalariak haurren laguntzarekin kontatzen baitu.

Cuentos divertidos y graciosos que necesitarán de la ayuda de los más pequeños para ser contados. ¿Dispuestos a ayudar a la cuentacuentos Ines Bengoa?
FAMILIA GIROAN, EUSKARAZ KOLOREZTATU! Hitzaldia eta tailerra
Martxoaren 3an, larunbata, 11:00etan
Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)

Familiak euskaraz jakin ez arren, zer egin genezake euskararen erabilera gure egunerokotasunean sustatzeko? Hori izango da topaketa honen solasaldian landuko den gaia.

¿No sabes euskera y quieres mostrar tu interés por el idioma a los y las txikis de la familia? ¿Te gustaría motivar a tu txiki para que te enseñe euskera?En la primera parte de este encuentro disfrutaremos de una charla compartida entre los mayores y pequeños: ¿Cómo fomentar el uso del euskera en nuestro día a día? Después se llevará a cabo un taller donde cada familia realizará una manualidad. El objetivo es que el niño o la niña tome el rol de “profe” y sea el que ayude al adulto a entender las instrucciones de la manualidad en euskera.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude