Zer da Mintzatu?

Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburutzat daukan proiektua da. Horrela, gure hizkuntza partekatzeko leku berriak aurkitzen lagunduko dizu.

MINTZATU ataria

Zer egin daiteke Mintzaturekin?

Mintzatuk honako gauzetarako balio du:
•Euskaraz mintzatzen den munduko lekuak bilatzeko.
•Euskaraz mintzatzen den leku berriak etiketatzeko.
•Zure kokalekua partekatzeko eta euskaraz norekin hitz egiten duzun esateko.
•Euskaraz hitz egiteko lagun berriak egiteko.

Nola funtzionatzen du?

Mintzatu 2 eratan erabil daiteke:
Mintzatu.com webgunetik.
•Zure iPhone edo Android terminal mugikorretik (oso laster erabilgarri).

Zer egin behar da parte hartzeko?
Lehenik eta behin, zure kontua sortu behar duzu. Horretarako, egin ezazu klik honako esteka honetan.
Zure kontua sortzen duzunean, log in egin ahal izango duzu aplikazioan eta lekuak etiketatzen hasi.

Nahi baduzu, zure lagunak ere bila ditzakezu eta Mintzatu.com erabiltzera gonbidatu.

Zein dira Mintzatu erabiltzearen abantailak?

Mintzatuk euskaraz hitz egiteko leku eta pertsona berriak aurkitzen lagunduko dizu. Webgunetik edo zure mugikorretik bilaketak egin ahal izango dituzu kategoriaren arabera, lekuetan zein jendek ‘check in’ egin duen ikusi, beren adiskidetasuna eskatu, etab.
Gainera, askotan “Mintzatu” egiten baduzu, sistemaren ohorezko sariren bat jaso ahal izango duzu (“Alkatea”, “Esploratzailea” edo bestelakoak…). Jolas ezazu Mintzaturekin gehiago jakiteko

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude