Guraso agurgarriak,

Ikusi eta Ikasiren 9.edizioa abian da! Txotxongiloak, ipuin kontalariak, magia, antzerkia… baduzue non aukeratu. Bestetik familia osoari zuzendutako tailer eta hitzaldiak eskaintzen dizkizuegu. Primeran pasatuko duzue, familia giroan esperientzia ahaztezinak biziko dituzue. Parte hartzeko preest?  Zatoz egunean bertan familiarekin batera, ez duzu aldez aurretik izenik eman behar. Tailer eta hitzaldietan  heldu ahala partaideak zerrendatu eta plazak beteko ditugu.

Queridos padres y madres,

¡Ya esta en marcha la 9ª edición de Ikusi eta Ikasi! Marionetas, cuenta cuentos, magia, teatro infantil… un sin fín de espéctaculos para disfrutar con nuestros hijos e hijas. Por otro lado,  podéis participar en interesantes charlas y talleres participativos. Dispuestos a participar?  Para participar en las charlas y talleres no hay inscripción previa, las plazas se completarán según orden de llegada.  Ikusi eta Ikasi os ofrece la posibilidad de disfrutar y vivir grandes experiencias en familia.

Comments (4)

  1. Itziar Aiesta

    Erantzun

    Arratsalde on,

    Lau urteko umetxo bat daukat. Bere adinerako tailerretan parte hartzea gustatuko litzaiguke. Bidali ahal didazue horri buruzko informazioa? Sukaldaritza tailerra gurasontzat bakarrik da ala umetxoek ere parte hartzen dute amatxo- aitaxorenkin batera? Apuntatu ahal gaituzue? Mila esker!

    • Ikusi eta Ikasi

      Erantzun

      Kaixo Itziar! Sukaldaritza zein mozorrogintza tailerrean zure haurrarekin batera parte hartu dezakezue. Hau da, familia guztiari zuzendutako ekintza bat da eta primeran pasatuko duzue! Hauetan parte hartzeko ez da aldez aurretik izenik eman behar, heldu ahala izen emate zerrenda osatuko dugu eta. Azkenik, tailer hauei buruzko informazioa “tailerrak” atalean duzue, hala ere horra hor lotura badazpadan: http://www.ikusietaikasi.eus/?page_id=36.

      Eskerrik asko parte hartzeagatik! Agur bero bat

  2. Amaia C.

    Erantzun

    Kaixo, Bi ume ditut, hiru eta bost urtekoak. Honekin hirugarren urtea da parte hartzen dugula eta aukera hau aprobetxatu nahi nuke eskerrak emateko izugarrizko programa hau egiteagatik.
    Mozorrogintza tailerrean parte hartzea gustatuko litzaiguke baina dirudienez bakarrik antolatzen da Begoñan, agian hurrengo edizioetan polita izango litzateke beste lekuetan ere egitea. Mila esker !

    • admin

      Erantzun

      Kaixo Amaia,

      Lehenik eta behin eskerrik asko zure hitz eder eta ekarpenagatik. Izan ere, gurasoon iritzia ezinbestekoa zaigu urterik urte zuen beharrak ezagutu eta hauetara egokitutako egitaraua lantzeko. Hurrengo ediziora begira zure eskaera aintzat izango dugu. Aurten mozorrogintza tailerra lehenengo aldiz antolatu dugu eta ditugun eskaeren arabera datorren urteko eskaintza egokituko dugu. Bien bitartean aurtengo eskaintzarekin familia artean gozatu!

      Ondo izan

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude