Eman GiltzaGurasok ohiko zalantzak argitu ahalko dituzue www.emangiltza.com webguneari esker: seme-alabekin euskaraz saiatu behar naiz, nahiz eta banaka hitz batzuk ezagutu? Nola lagundu ahal diet etxerako lanekin?… Marrazki bizidunetarako, argitalpenerako, katalogoetarako eta abarretarako loturak ere topatuko dituzue bertan, eta hizkuntzarekin jolasteko mila proposamen: ipuinak, hainbat ideia euskara gehiago erabiltzeko… Gainera, kontsultak egiteko aukera  dago eta adituen eskutik jasoko duzue erantzuna.

Hortaz gain web guneko inkesta betetzen duzuenon artean sari paregabeak zozketatzen dira. Anima zaitez eta parte hartu!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude