TAILERRAK

Aurten ere, tailer dibertigarriak prestatu ditugu, txikitxoek sormena garatu eta familiarekin batera ondo pasatzeaz gain, gauza berriak ikasteko. Ez galdu aukera eta eman izena serigrafia, birziklatutako musika tresnak, mozorro mitologikoak, contact-kids, “Belarriprest” familientzako ipuin mundua, eta musikoterapia ikastaroetan!

  • Tailerretan parte-hartzeko, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Urtarrilaren 13tik 26ra bitartean.
  • Plazak mugatuak direnez, izena ematen duzuenon artean urtarrilaren 27an zozketa egingo da.
  • Programaren hizkuntza euskara izango da. Tailer eta ikuskizun guztiak euskara hutsean izango dira. Tailer emalearen eta parte hartzaile guztien arteko harreman hizkuntza euskara izango da eta hartzaileek ezinbestean euskaraz jakin behar dute.
  • Programan parte hartzeko umeen adina 4 eta 8 urte bitartekoa izan behar da, hau da, 2016., 2015., 2014., 2013., 2012.urteetan jaiotakoak izan behar dira.
  • Lehentasunen edo gustuen arabera bost tailer aukeratu beharko dira, nahiz eta gerora gehienez bi tailerretan parte hartzeko aukera izango duten. Horrela, familia gehiagoren parte-hartzea ziurtatzen ahaleginduko gara.
  • Tailer bakoitzean gehienez 30 lagunek parte-hartu ahal izango dute, ume eta helduak kontutan hartuz.

Contact-Kids Tailerra

  • Martxoaren 11an (asteazkena) 18:00tatik 19:00tara, Zorrotzako udaltegian (Clara Campoamor, 1)
  • Martxoaren 18an (asteazkena) 17:15etatik 18:15etara, Errekaldeko Udaltegian (Altube zeharkalea, 6)
  • Martxoaren 18an (asteazkena) 18:30etatik 19:30etara Errekaldeko udaltegian (Altube eharkalea, 6) 
  • Apirilaren 29an (asteazkena) 18:00tatik 19:00tara, Miribillako Iruarteta ikastetxean (Juan de Garay, 51 bis)
  • Maiatzaren 6an (asteazkena) 18:00tatik 19:00tara, , Basurtuko Udaltegian (Zankoeta, 1)

Kontaktu fisikoaren, jokoaren eta mugimenduaren bitartez ume eta gurasoen arteko komunikazioa sakontzeko metodologia bat da. Umeak gorputz mugimenduaren bitartez bere gaitasun motoreak eta bereganako konfiantza indartzen ditu. Gurasoek umeekin elkarrekiko dagoen konfiantzan oinarritutako erlazioa garatzeko aukera dute, euren burua berriro ume sentitzeko eta seme-alabak kondiziorik gabe laguntzeko

SERIGRAFIA

  • Otsailaren 18an (asteartea) 17:15etatik  18:15etara, Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)
  • Otsailaren 18an (asteartea) 18:30etatik 19:30etara, Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)
  • Otsailaren 21ean (ostirala) 18:00tatik 19:00tara, Castañosko Udaltegian (Castaños, 11)
  • Martxoaren 2an (astelehena) 17:15etatik 18:15etara, Errekaldeko Udaltegian (Altube zeharkalea, 6)
  • Martxoaren 2an (astelehena) 18:30etatik 19:30etara, Errekaldeko udaltegian (Altube zeharkalea, 6)
  • Martxoaren 3an (asteartea) 18:00tatik 19:00tara, Basurtuko Udaltegian (Zankoeta, 1)

Serigrafiaren teknika ikasiko dugu, beharrezko tresnak eta erremintak zein diren ikusiz. Urratsez urrats egingo dugu prozesua, gure kamiseten gainean mezuak eta irudiak estanpatzeko. Guk oihalezko poltsak eramango ditugu estanpatu ahal izateko.

mozorro_mitologikoak

Mozorro mitologikoen tailerra

  • Martxoaren 6an (ostirala) 17:15etatik 18:15etara, Euskararen Etxea (Agoitz plaza, 1)
  • Martxoaren 6an (ostirala) 18:30etatik 19:30etara, Euskararen Etxea (Agoitz plaza, 1)
  • Martxoaren 17an (asteartea) 18:00tatik 19:00tara, Castañosko Udaltegian (Castaños, 11)
  • Apirilaren 2an (osteguna) 18:00tatik 19:00tara, Zamakolako , Juan Delmas ikastetxean (Zamakola, 174) 
  • Apirilaren 3an (ostirala) 17:15etatik 18:15etara,  Begoñako Udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)
  • Apirilaren 3an (ostirala) 18:30etatik 19:30etara, Begoñako Udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)
  • Maiatzaren 15ean (ostirala) 18:00tatik 19:00tara, Deustuko Bidarte Udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)

Mozorro mitologikoak prestatuko ditugu goma ebarekin, kartulina eta material desberdinekin: Sorginaren txanoa, Akerren adarrak, Mari Teiletakoren hegalak, Tataloaren begia, Ilargia, Eguzkia, Herensugea…) eta guztion artean Akelarre bat ospatuko dugu!

"Belarriprest" familientzako- Ipuinen mundua

  • Martxoaren 13an (ostirala) 18:00tatik 19:00tara, , Santutxuko Udaltegian (Remigio Gandasegi Monseñorea, 6)
  • Martxoaren 23an (astelehena) 18:00tatik 19:00tara, Zamakolako , Juan Delmas ikastetxean (Zamakola, 174)
  • Martxoaren 27an (ostirala) 18:00tatik 19:00tara, Miribillako Iruarteta ikastetxean (Juan de Garay, 51 bis)

Euskaraz ulertu baina zure umearekin beti gaztelaniaz hitz egiten duzu? Tailer honetan ipuinak euskaraz kontatzeaz gain, orri markatzaile bat ere egingo duzue. Saioa bukatu eta gero, etxerako material didaktiko bat emango dizute. Hala bazan, sar dadila kalabazan!

MUSIKOTERAPIA

  • Martxoaren 24an (asteartea) 17:15etatik 18:15etara, Elkanoko Udaltegia( Elcano kalea,  20 eta 22, beheko solairuko lonja)
  • Martxoaren 24an (asteartea) 18:30etatik  19:30etara, Elkanoko Udaltegia ( Elcano kalea, 20 eta 22, beheko solairuko lonja)
  • Apirilaren 28an (asteartea) 17:15etatik 18:15etara, Deustuko Bidarte Udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)
  • Apirilaren 28an (asteartea) 18:30etatik 19:30etara, Deustuko Bidarte Udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)
  • Maiatzaren 7an (osteguna) 18:00tatik 19:00tara, Olabeagako Udaltegian (San Nikolas Olabeaga, 33)
  • Maiatzaren 11an (astelehena) 17:15etatik 18:15etara, Errekaldeko Udaltegian (Altube zeharkalea, 6) 
  • Maiatzaren 11an (astelehena) 18:30etatik 19:30etara Errekaldeko udaltegian (Altube zeharkalea, 6) 

Musikoterapia tresna pedagogiko, ludiko eta entretenigarria da. Musikoterapeuta profesional baten laguntzaz, guraso eta haurren artean musika eta euskararen bidez giza harremanak sustatuko ditugu.

Birziklatutako musika tresnak

  • Otsailaren 20an (osteguna) 18:00tatik 19:00tara, Santutxuko Udaltegian (Remigio Gandasegi Monseñorea, 6)
  • Otsailaren 28an (ostirala) 18:00tatik 19:00tara, Deustuko Bidarte Udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)
  • Martxoaren 28an (larunbata) 12:00etatik 13:00etara, Olabeagako Udaltegian ( San Nikolas Olabeaga, 33 )
  • Martxoaren 31an (asteartea) 18:00tatik 19:00tara, Zorrotzako Udaltegian (Clara Campoamor, 1)
  • Apirilaren 24an (ostirala) 18:00tatik 19:00tara, Euskararen Etxea (Agoitz plaza, 1)
  • Maiatzaren 4an (astelehena) 17:15etatik 18:15etara, Begoñako Udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)
  • Maiatzaren 4an (astelehena) 18:30tatik 19:30tara,  Begoñako Udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

Koloredun MARAKA dibertigarri batzuk egiteko tailer bat prestatu dugu. Horrela, gure ikutu musikala eta beste erritmo batzuk uztartuko ditugu.

Baita, DEN DEN DAIKO musika tresna japoniarra egingo dugu. Bi aurpegiko tanborra da, zarata sakona eragiten duena.