PARTE HARTZEKO EZ DA IZENIK EMAN BEHAR.

Webgunean ikusgai egongo dira, zuek nahieran erabil ditzazuen, familian eta nahi duzuen lekutik.

LEHOIAK GARA

Lehoi maskara bat egingo dugu, bakoitzak bere barruko lehoia atera dezan, kiroleko eta bizitzako partidarik gogorrenetan.
Uaaaaaggggh!

ZALDIKO MALDIKO

Zaldunetara jolasteko prestatuko gara, gero irudimenari bidea zabaltzeko. Eta zaldiak baino adarbakarrak edo herensugeak gogokoago badituzu, aukera paregabea izango da horiek sortzeko.

BILBOKO JENDEA

Dadoak osatzeko txantiloiak erabilita, jendez beteko dugu mahaia! Eta hutsuneetan, geure
pertsonaiak marraztuko ditugu. Anitza da Bilbo eta elkarrekin irudikatuko dugu!

MAKUSI ZIRKOLARI

Makusi zirkoan ikusi nahi?Txiribueltaka eta soketan goraka jarriko dugu oraingoan.

MAKUSI MEZULARI

Postal eder bat egiteko aitzakia aparta! Pentsatu ondo zeini bidaliko diozun mezua eta poztuko diozun eguna.

KANIKAK ETA MAKILAK

Plastikozko botila, kanika eta txinatar zotz luze batzuekin joko dibertigarria osatuko dugu. Zotz gehien eta kanika gutxien biltzen dituena, txapeldun!

MAKUSIREKIN DANTZAN

Programak duen kantarekin koreografia asmatu du Makusik, dantzari batzuen laguntzarekin. Haiekin dantzatu nahi baduzu, has zaitezke praktikatzen!

MAKUSI BURUHANDIA

Gure Makusi buruhandi bilakatuko dugu; kartoizko kutxekin eta arte handiz! Bere puxika eta guzti, harrapaketan ibiltzeko edo punteria fintzeko erabiliko dugu.

KUTXA SENTSORIALA

Zer da zer? Ukitu eta ikusi gabe asmatzeko jostailua egingo dugu, barruan nahi duguna sartzeko aukera izango dugularik. Baietz asmatu!

ONGI ETORRI
MARIJAIA!

Giltzatako bat sortuko dugu, baina ez edonolakoa: Marijaia izango da gure giltzen gordeleku eta zaindari. Bakarra munduan!

EGURREZKO ZUBIA ETA PAPEREZKO IGLUA

Egunkari papera, pintzak, zeloa eta zertxobait gehiagorekin zubiak eraikitzeko erronkari bai? Txikitik handira hasiko al gara?